
Gure jarduera hiru arlotan antolatuta dago: higiezinen sustapena, eraikuntza eta industria. Prozesu osoa geure enpresekin integratzen dugu.

Sustapena
Familia handi bat gara, eta zu ere haren parte zara. Horregatik, egunero bikaintasunez lan egiten dugu gure bezeroen behar eta gustuetara egokitutako etxebizitzak eskaintzeko. Prozesu osoan laguntzen dizugu, baita etxebizitza entregatu ondoren ere, esperientziarik onena eskain diezazugun.
Eraikuntza
Gure esperientziari esker, edozein erronka onartu eta arrakastaz gauzatu dezakegu. Era guztietako obrak, publikoak zein pribatuak. Hori da Amenabar: erronka onartzea, gogor lan egitea, geure burua gainditzea eta merkatuko etxebizitzarik onenak eskaintzea.
Construcciones Amenabar · Euskadi eta iparraldeaAmenabar Obras y Proyectos · Madril eta hegoaldea
Sei jarduera-arlo

01Bizitegiak
Etxebizitza libreak eta babestuak, geureak eta hirugarrenentzat.

02Eraikin bereziak
Hirien nortasunaren parte diren obrak.

03Hirugarren sektorea
Bulegoak, hotelak, egoitzak eta osasun-zentroak.

04Kirola
Kiroldegiak, igerilekuak eta kirol-hiriak.

05Industriala
Epeak laburtzen dituzten pabiloiak eta aurrefabrikatuak.

06Obra zibila
Azpiegiturak, urbanizazioa eta obra publikoa.
Industria
Gure industria-arloak Amenabarren hornikuntza-kate propioari lotutako hainbat jarduera biltzen ditu.

